Utikan!

II Mundu Gerrari buruzko informazioa biltzen ari naiz egunotan. Gerra hartan juduek nozitu zuten jazarpena ezagutzen nuen. Baita ezkertiarren kontrakoa ere. Askoz ezezagunagoa zitzaidan homosexualen eta Rom herriaren sufrikarioa. Azken horiei buruz askoz gehiago jakin gabe bukatuko dut lana, dagoeneko badakit.

Badakit, baita ere, hiruki arrosa bat ezartzen zietela naziek homosexualei, halaxe sailkatzen zituztela kontzentrazio eremuetan. Hiruki arrosa bat daukat itsatsita etxeko sarrerako kortxoan. Hari begira egon natzaio gaur, beren odola heterosexualena baino zikinagoa ote den ebatzi dutelako Europako epaileek. Hiruki arrosarik erabili gabe, noski; homofobia progre zuriena lagun.

Utikan!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!