Bilera daukate gaur Europarako ateen zaindari zintzoek, pertsonak drogen pare sailkatu eta gizartearen osasunerako “kaltegarri” eta “ilegal” ba ote diren ala ez erabakitzen dutenek.
Operazio militarra abiarazteko prest omen dira giza eskubideen trapitxeroak. Migrante trafikoarekin aberasten direnak geldiarazteko dela diote.
Balizko etorkin gaindosiaren mamuaz mintzo dira batzuk, herrialde pobretuen menpekotasun sindromeaz besteak. Inork gutxik esango digu Mendebaldea besteren etorkizunaren kontura kolokatzen den yonki hutsa dela. Eta halaxe izan. Eta bizioari uzteko batere gogorik ez...
bistan denez.