Korrikaz hitz egitea neukan buruan. Sortzen dituen pozaz eta indarraz. Euskahal herritarren mugak eta Espainiako indar armatuen ahalmenak gurutzatu dira Madrilgo agenda politikoan, ordea, eta xake jokalari usteko guardia zibilak loratu zaizkit bazter guztietan. Angela Davisek ere sinatu du Arnaldo Otegi presoaren aldeko aldarria, eta askapen teoriatik okupazio praktiketara egin digu jauzi errealitateak egun bakarrean. Zer den zapalkuntzaz jabetzea, zer eskubideez ahalduntzea, zer boterea hartzea...
Korrika nuen buruan, K larriz eta lekuko aldaketaz aldaketa egiten den hori.
Espainiatik korrika alde egiteko gogo larria daukat orain.
Zuek lekuko.