Lagunak bidali dit argazkia. Bi txanpon ageri ditu, atze eta aurre. Baten aurkian, militar faxista bat. Ifrentzuan: “1939-1954. XXV AÑOS DE PAZ”.
Beste txanponaren aurkian, militar faxista haren biloba politikoa, Felipe. Uniforme militarrarekin, aitona Patxi bezala; eta urtea: 2015. Ifrentzuan: “70 AÑOS DE PAZ”. Kendu 70 urte 2015i, eta 1945era goaz. Diktadura betera.
Horixe da XXI. mendeko Espainia. Aurkian demokrazia erakutsi bitartean, Francoren hobietako, kuarteletako, kartzeletako ifrentzua ezkutatzen duen txanpona.
Ongi etorri, Asier Aranguren.