EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN

Nafarroako IKAk bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egin zuen bilkuran aurkako botorik gabe onartu zuen euskararen ofizialtasunaren gaineko adierazpenarekin, eta Nafarroako Gobernua premiatzen du euskara Nafarroako Foru Komunitate osoan ofiziala izan dadin Euskarari buruzko Foru Legea lehenbailehen aldatzera, herritar euskaldunen legezko baztertzea amaitu dadin eta herritar euskaldunen hizkuntza eskubideak bete daitezen, herritar erdaldunenak betetzen diren bezalaxe, jakinki erabaki hori Nafarroako herritar guzi-guziendako onuragarria izanen dela.
Bestalde, dei egiten diegu Nafarroako era guztietako talde, elkarte eta erakundeei bat egin dezaten adierazpen horrekin, adierazpena ahal bezainbat zabal dezaten eta haien atxikimenduaren berri eman dezaten helbide elektroniko honetan: euskaraofizialanafarroaosoan@gmail.com

Iruñean, 2022ko irailaren 24an
Nafarroako IKA

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!