Bizilagun estimatua Gutun honen bidez jakinarazten dizugu 2017/2018 ikasturtean matrikulatzeko garaia iritsi dela. Barañainen IKAko Sahats euskaltegian, euskaldun orok aukera paregabea dugu euskara hobetzeko, euskaraz jantzi eta trebatzeko. Hurbil dituzun erdaldunak ere animatu euskara ikastera, eta izan ditzaketen erreparoak gainditzeko laguntza eskaini, guztion artekoa baita euskalduntzearen bidea. Aurten, ahalegin berezia egin du zure Udalak, matrikula ez dadín izan oztopo euskararen ikaskuntzan, eta %50 izango duzu barañaindarra bazara. Beraz, pausoa ematen duzuen guztioi zorionak eta, jakin, euskara zerbitzuko langileak hurbil izango dituzuela edozein argibide edo laguntza behar izanez gero.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.