Herrian erroldaturiko bizilagunei zuzenduta laguntza izanen da, udalak gehienez 30.000 euroko aurrekontua izanen du zerbitzu hau burutzeko. Hainbat baldintza bete behar dira aipatutako babes ekonomiko honen onuradun izateko.
Batetik, Barañainen erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gorakoa izatea. Bestetik, Ikastaroaren eskola orduen ehuneko 85era joatea, gutxienez eta azkenik, ikastorduko euro bat baino gehiago ordaindu izana. Gutxiago ordaintzen duenak baremazio ekonomikoaren arabera dagokiona jasoko du.
Diru-laguntzen eskaerak Herritarren Harrera Bulegoan egin daitezke 2017ko urriaren 2tik 2017ko azaroaren 10a arte, bi datak barne.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.