BADUZU

BADUZU: AURKEZPEN EMAILING-A

Lagun agurgarria,

Baduzu, euskal kontsumitzaileen klubaren berri ematera gatozkizu. Euskaraz non kontsumitu jakin eta esateko lekua duzu Baduzu, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Bai Euskarari Ziurtagiriak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak elkarlanean martxan jarri duten webgunea (lotura: www.baduzu.eus) eta gailu mugikorretarako aplikazioa (lotura: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ionicframework.baduzu460121&hl=es).

Euskaraz erosi eta saldu nahi dutenak harremanetan jartzea da Baduzuren helburua, euskaraz kontsumitzen dutenen komunitatea sortzea, komunitate irizpidedun bat sortzea; euskara ere kalitatezko kontsumoaren ikur eta horretarako irizpide baita.

Hauxe topatuko duzu Baduzun: Euskal Herriko 4.000 establezimendutik gora beren euskara mailaren arabera sailkatuta. Establezimendu berriak gehitu edo daudenak baloratzeko aukera ere ematen dizu tresnak. Horrez gain, foro bat dago ekarpenak egin eta kontsumitzaileak harremanetan jarri ahal izateko.

Zer diozu, kontsumitzaile irizpideduna izan nahi duzu? Jaitsi aplikazioa (lotura: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ionicframework.baduzu460121&hl=es), erregistra zaitez, eta erabili Baduzu.

Bide batez, lagundu iezaguzu euskal kontsumitzaileen sarea hedatzen. Zabaldu mezu hau zure ingurukoen artean.

Eskerrik asko eta ongi izan,

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!