AhoBizi edo BelarriPrest
Kaixo!
Udazken ero!, Barañaingo euskararen IV. astea ate joka dugun honetan, AhoBizi edo BelarriPrest izateko gonbita luzatu nahi dizuegu. Ekimen honen bidez euskararen erabilera bultzatzea da gure asmoa.
AhoBizi izateko euskaraz hitz egiten jakin behar duzu:
Euskara ulertzen duten ezagunekin euskaraz eginen duzu beti eta erabat, nahiz eta haiek zuri gaztelaniaz erantzun.
Non lortu?
Bata zein bestea identifikatzeko txapa eskuratzeko urriaren 9tik 15era: Udaletxeko atarian, Alaitz Guraso Elkartean, Euskaltegian, Auditorioan, Euskara zerbitzuan. Horretaz gain, urriaren 16tik 21era Udazken ero! jarduera ezberdinetan.
Esker anitz eta laster arte!
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.