Gurasoak ere euskaldunak


2013/09/18

D ereduko guraso eta irakasleendako ekitaldi berezia egin genuen Kontseiluak eta iruñerriko Aek-k eta Ikak ikasturte hasieran.

Ekitaldiaren helburua gurasoak helduen euskalduntzearen garrantziaz ohartaraztea izan zen, umeek gurasoek egiten duten horixe egiten baitute, eta ume horiek euskalduntzeko, berebiziko garrantzia duelako gurasoak ere euskalduntzea, eta gurasoek euskara erabiltzea.

Hainbat lekukotasun hunkigarri eta ekarpen interesgarri entzuteko aukera izan genuen bertan; gazte euskaldun askok beren gurasoei eskerrak eman zizkieten euskaltegian egindako ahaleginarengatik, eta pedagogia eta psikologiaren alderdietatik, gurasoak euskalduntzearen garrantziaz jardun genuen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!