Iribas ez zen Katakrak-en izan

Erabiltzailearen aurpegia Helios-AEK 2015ko mar. 10a, 16:11

Duintasunaz gogoeta txiki bat. Egia esan, ez dakit Euskalerriairratia.eus atari berritik gonbitea luzatu zioten Iribasi, agian Maximinori, Julen Calvori... Nik, bederen, ez nituen bertan ikusi, eta pentsatu nahi dut ez zituztela gonbidatuko. (Euskalgintzan tarteka horrelakoak egiteko ohitura dugun arren) Bezperan, 19.KORRIKAren aurkezpen sozialean oso argi izan genuen. Hona hemen bertan esandako pasartea:

"Ilusioa eta grina soberan ditugu, bai KORRIKAren abenturan murgiltzeko bai egunero -goizez-eguerdian-atsalde eta iluntzean- ikasgeletan euskaraz bizitzeko urratsa ematen ari diren ikasle horiei laguntza osoa emateko.

Ilusioa eta grina soberan ditugu, garai gogorrak diren arren. Nafarroako Gobernuaren jokabidea oso zitala izan da azken urteetan: inolako planifikaziorik eta sustapenik ez euskaltegientzat, eta IKAri nahiz AEKri zuzendutako diru-laguntza eskasak ez ditu banatu aurrekontuetan jasota egonda ere.

Lehen azpimarratu dugun bezala, gaurko ekitaldia zuekin batera indarrak hartzeko antolatu dugu, KORRIKA ate joka dago eta. Zuekin, ongi entzun duzue. AEKn oso argi dugu euskararen normalizazioak euskalgintza, eragileak eta administrazioa elkarren eskutik hartuta etorri behar duela. Horretara joko dugu, behin eta berriz. Hori esanda ere, gaur oso-oso argi genuen Euskarabideako eta Nafarroako Gobernuko kiderik ez zutela hemen inolako tokirik.

Inolako gogorik ez hemen ikusteko. Guztiz etsituta, nekatuta, atsekabetuta eta minduta gaude. Hori dela eta, ez zaigu ulergarria egin horiei gonbitea luzatzea"

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!