Ostiralekoa

Erabiltzailearen aurpegia Helios-AEK 2015ko mar. 8a, 22:38

Egun hartako kronika labur bat, euskalerriairratia.eus-en aurkezpenaren harira

Espazio berri bat Iruñerriko euskaldunontzat. Duela gutxi ezagun bati entzun nion euskararen aldeko borroka errugbya modukoa zela: "metroak irabazten aritu behar dugu". euskalerriairratia.eus horrela ulertu behar dugu: metro gehiago gure alde.

Kontua da euskaraz bizitzea erabaki dugula. Ostiralekoa, esate baterako. Goizean goiz autoa hartu, euskalerria irratia entzuten abiatu nintzen Bilborantz. Autoan neraman postontzian hartutako BERRIA. Bizkaiako hiriburuan, besteak beste, Bilbo Hiria irratiarekin hartu emana izan nintzen.
Iruñera itzuli ondoren, auzoko kioskoan izan nintzen. Beste gauza batzuen artean, BERRIA egunkaria erosi nuen. Bai, harpideduna naiz, eta dagoeneko ale bat etxean nuen, baina, zergatik ez. Noizean behin halakoak egin izan ditut, beste aleren bat saltzen laguntzeko, BERRIA gehiago ikustarazteko (nonbait uzten dudalako edo norbaiti oparitzen diodalako)
Iluntzean, Katakrak-en espazio berri honen aurkezpenean izan nintzen. Etxera joateko ordua iritsi zen, astea bukatzeko sofan ARGIA aldizkaria zain nintzen.
Nik hala ulertzen dut bizitza; euskaraz bizi nahi dut, eta eskura ditudan espazioez gozatzen ahalegintzen naiz. Egunero, goizetik gauera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!