Maiatza bukaeran egin behar zuten Napardeath filmaren "azken gudaren" filmaketa, baina eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi zuten. Larunbatean, irailaren 29an, Urbasa-Andia parke naturalera itzuliko dira eta figuranteak behar dituzte. Informazio gehiago katihotsak@gmail.com edo twitterreko kontuan mezu pribatuaren bidez eskuratu daitekela azaldu dute antolakuntzatik.
Napardeath zonbi karlistak, banpiro jeltzaleak eta momia abertzaleak protagonistak diren filma da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!