Altsasurekin elkartasun plataformak deituta "Polizia-, epaitegi- eta hedabide-muntaiei ez!" manifestazioa egin zen Madrilen.
Altsasutik autobus bat, 70 bat pertsona, joan zen manifestazioan parte hartzera. Auzipetutako gazteen gurasoek pankartak eraman zituzten "Altsasukoak aske", gaur egun auzipetuak dauden zortzi gazteen marrazkiak eta "ez dugu izaterik aske haiek gabe" leloarekin. Jasotako babesagatik esker ona azaldu zuten. Aldi berean, estatuan barna dauden muntaia ugariez jabetzeko balio izan zuen protestaldiak.
Altsasuko auziagatik sei hilabete preso eginen dituzte igandean hiru gaztek. Haien eta gainontzeko auzipetuen askatasuna aldarrikatzeko hilabetero mobilizazio bat izaten da eta iganderako manifestazioa deitu dute: "Jokin, Adur, Oihan askatu! 6 hilabete zentzugabeko espetxealdian!" leloarekin. Kultur guneko zabalgunetik abiatuko da manifestazioa.
Madrilen egindako protestaren argazkiak