Altsasuko liskarreko beste hiru gazteren auzipetzeak berretsi dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Guaixe 2017ko mar. 8a, 08:43

Jokin Unamuno Goikoetxea (preso), Iñaki Abad Olea eta Ainara Urkijo Goikoetxearenak auzipetzeak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak; aldi berean, Aritz Urdangarin Canoren auzipetzea baliogabetu du.

Otsailaren 20an egin bezala, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Laugarren Aretoak  ferietako liskarragatik auzipetutako beste hiru gazterien prozesamendu autoa berretsi du. Orduan Oihan Arnanz (preso), Julen Goikoetxea eta Jon Ander Cob terrorismo delituagatik auziperatzea berretsi zuen. Gaurkoan, berriz, Jokin Unamuno Goikoetxea (preso), Iñaki Abad Olea eta Ainara Urkijo Goikoetxearenak berretsi ditu. Epaitegiak dio aurreneko biek gertakariekin zerikusia dutelakoan auzipetu ditu epaitegiak. Liskarraren ondoren Urkijok ustez esan zuen esaldi bat gogoan izan dute epaileek: “jaisten zareten bakoitzean halakoak izanen dituzue”. Guardia Civilaren kontrako xaxatze dinamikan sartzen da.

Aldi berean, epaitegi berak Aritz Urdangarin Canoren auzipetzea baliogabetu egin du. Epaileen arabera, Urdangarin bi guardia civilei burla egin omen zien soilik. Defentsaren helegitea onartu eta jokabide horrek prozesatuei leporatutako terrorismo delituarekin bat ez datorrela ebatzi du auzitegiak. Aratz Urritzola Ortigosaren eta Adur Ramirez de Alda Pozuetaren (preso) auzipetzeekin zer gertatuko den zehaztea falta zaie epaileei. Bi guardia zibili “terrorismo lesioak” egotzita hamar eta hamabost urte bitarteko zigor eskaerak egin ditu fiskaltzak. Instrukzio epailea, Carmen Lamela, fiskalarekin bat dator. Gainera, bi adin txikiko ere badaude. 

Gaur, elkarretaratzea 
Auzipetuen gurasoek, Altsasuko Gurasoak, gaurko kontzentrazioa deitu dute. Altsasun nahi ditugu. Ez da terrorismoa lelopean, Iruñeko Justizia Jauregiaren aurrean batuko dira, gaur, hilaren 8a, 12:30ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!