Baztango Geroa Baik Aroztegiari buruzko berariazko batzorde bat sortzeko Udalaren babes zabala baloratu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2017ko urt. 31a, 00:00

Baztango Geroa Baik era positiboan baloratu du Aroztegia proiektuari buruzko berariazko batzorde bat sortzeko bere proposamenean lortutako udal babes zabala, horrela udalean ordezkaritza duen talde orok proiektuaren garapenari buruzko informazio zuzena izan dezan.

Geroa Bairen udal taldeak mozio bat aurkeztu zuen proposamen honekin Udalbatzaren azken osoko bilkuran, 9 aldeko botorekin onartuz (UPN, Baztango Ezkerra, Baztango Geroa Bai eta Auzolanean) eta aurkako 4 boto jasoz (EH Bildu).

“Aroztegia proiektuari buruzko berariazko batzorde bat sortzea beharrezkoa dela uste dugu, bere lehen fasean obrak aurki hasiko baitira, bai eta proiektuaren konplexutasunaren aurrean, alor ezberdinen arteko lankidetzan garatzen ari baita”, azpimarratu du Baztango Geroa Baik, gaineratuz modu oso positiboan baloratzen duela proposamen horrek baztandarren ordezkarien artean lortutako “gehieneko babesa”.

“Oso positiboa deritzogu batzorde horrek Baztango Udalaren gehiengoaren babesa edukitzea, herritaren ordezkari den heinean, udal ordezkari guztien betekizun eta betebeharra baita proiektuari buruzko informazio gehien edukitzea bere lana ahalik eta hoberen eta gardentasun gehienarekin burutzeko”, azpimarratu du Baztango Geroa Baik.

Mozioan, batzordea bi hilabetez behin biltzea proposatu zuen Baztanen Geroa Bairen udal taldeak, “edozein udal taldek edo batzordeko edozein kidek eskatuta bilera deitzeko aukera izanik”.

Halaber, onartutako mozioaren arabera, batzorde hori udal talde guztietako ordezkariek osatuko dute, bai eta udal arkitektoak, Lekarozko alkateak, Nafarroako Gobernuak izendatutako ordezkari bat eta sustatzailearen aldetik beste ordezkari bat. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!