Estatuak eman gabe dituen eskumenen transferentzia amaitu dezan eta Nafarroaren kudeaketa gaitasuna mugatu ez dezan eskatu du Geroa Baik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2017ko urt. 27a, 00:00

Geroa Bairen parlamentu taldeak Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia sailburu den María José Beaumonten agerraldia eskatu du “informa dezan Nafarroako Gobernuak zein pauso ematea aurre ikusten duen eman gabe dauden eskumenen transferentzia lortzeko”. Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunak  nabarmendu duenez “bada garaia Nafarroari Foruaren Hobeagotzeak aitortzen dion pisu garrantzitsuaren zati bat galdu arazten dion egoera konpontzeko”.

Martínezek salatu duenez “2001ean izan zen Nafarroaren aldeko azken eskumen transferentzia” eta deitoratu du “oraindik eman gabe dauden transferentzia ugari egotea orain 35 urte hasi zen prozesu batean”. “Agerikoa da ondoz ondoko gobernu zentralek denbora gehiegiz eten dutela prozesu hau, nafar erakundeak bere baliabide propioak kudeatzeko ahalmena mugatuz”.

Azkenik, “PPren gobernuen joera bir-zentralizatzailea” kritikatu du, “17 inkonstituzionaltasun helegite jarriz nafar legeen aurka, gure autonomia jokalekua mugatuz Estatuaren aurrekontu egonkortasunaren argudioarekin PPk eta UPNk onartutako legean, eta Hitzarmenaren negoziaketan bosturtekoaren eguneratzea atzeratzen dute”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!