Gizarte Eskubideetarako Geroa Bairen eledun Isabel Aranbururen arabera Nafarroaren gaineko Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datu onak berri ona dira gure komunitatearentzako, baina enplegua sortzen jarraitzeko oraindik ere lan asko dagoela egiteko argi uzten dute hobetzeko.
Aramburuk ohartarazi du “datuak datu, hobetu behar duguna enpleguaren kalitatea da eta horretarako beharrezkoa da egungo lan erreforma aldatzea”. Parlamentariak adierazi duenez Uxue Barkosen Gobernuak lehen egunetik dihardu Nafarroan langabezia datuak hobetzeko neurriak ezarriz aurreko UPNren gobernuen laztasun urteekin amaitzeko.
Isabel Aranburuk nabarmendu duenez “BAIk agerian uzten du berri ona izateaz gain, norabide zuzenean gaudela”. Zentzu honetan gogorarazi du “oposizioko hirukoak zalaparta handia egin zuela iazko BAIren datuekin eta, alabaina, atzo plazaratutako datuekin mutu geratu dira”.
Azkenik, Geroa Bairen parlamentariak ere bere harridura agertu du “PPk pasa den urtarrilaren 10ean Ayerdi lehendakariordearen agerraldia eskatu zuelako 2016an enpleguaren bilakaera balora zezan eta, atzo, BAIren datuak ezagutu ondoren, eskaera erretiratu izanagatik”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.