Zizur Nagusiko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du SAR Nafarroa OGE-rekin

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2017ko urt. 20a, 00:00

Zizur Nagusiko Udalak eta egoitza Zizurren duen SAR Nafarroa (Salvamento, Ayuda y Rescate) OGEak bi erakundeen artean izenpetutako lankidetza hitzarmena aurkeztu dute, Zizurreko alkate Jon Gondán (Geroa Bai) eta Roberto Rubio SAR Nafarroa OGEko zuzendariak egindako prentsaurrekoan.

Gondánek positibotzat jo du Zizurreko Udalaren eta elkartearen arteko harremana, eta gogorarazi du harreman hori orain hilabete ugari hasi zela. “Bi erakundeen arteko lankidetza orain dela hilabete batzuk hasi zen, Udalak 1.000 eurorekin lagundu zuenean OGEak Ekuadorreko lurrikararen ondoren burututako lanetarako”, azaldu du.

Urtebeteko iraupen luzagarria duen hitzarmenaren sinatzearekin, Udalak toki bat lagatzen dio elkarteari Udaltzaingoaren bulegoetan, euren esku duten larrialdietarako materiala gorde dezaten, bereziki elektromedikuntza eta telekomunikazioetarako materiala. "Hitzarmen honek Zizurreko Udalak garapenerako kooperazioarekiko duen konpromisoa sendotzen du”, azpimarratu du alkateak.

Bere aldetik, Roberto Rubio SAR-eko zuzendaria esker oneko azaldu da Udalarekin eta bereziki alkatearekin, eta enpresa eta sarritan laguntzen dituzten enpresa ertain eta txikiei zuzendu zaie beste lokal baten bilaketan laguntzeko, horretan kanpaina ospitaleak eta argindar sorgailuak gordetzeko. Rubiok gainera iragarri du udaberrian lehen sorospen eta Bihotz Biriketako oinarrizko Bizkortze (BBB) ikastaroak egingo dituztela Udalarekin elkarlanean.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!