Geroa Baik Burlatan gertatutako erailketa matxista gaitzetsi du eta antolatu diren gaitzespen elkarretaratzeetara joatera animatu ditu hiritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2017ko urt. 17a, 00:00

Geroa Baik bere gaitzespen osoa agertu du bortizkeria matxistaren aurrean eta Nafarroan ezagutu den azken kasua dela eta, Blanca Esther Marqués Burlatako bizilagunaren erailketa alegia. Koalizioak gainera deitutako elkarretaratzeekin bat egiten du, bortizkeria matxista kasu honen eta beste guztien aurrean bere gaitzespena erakusteko, eta hiritarrak bertan parte hartzera animatu ditu.

Geroa Baik bere babes osoa azaldu die ere eraildako bizilagunaren senitarteko eta lagunei, bere elkartasuna adieraziz, bai eta egunero genero bortizkeria jasaten duten emakume guztiei ere, eta gaitz honek oraindik gure gizartean jarraitzea deitoratu du.

“Beste behin, eta zorigaitzez ez da azkena izango, gure gaitzespena agertu behar dugu bortizkeria matxistaren aurrean, gizarte osoarekin batera gaur egun deuseztatzeko lanean ari garen gaitz bat, hau denok konprometitu behar gaituen borroka baita”, nabarmendu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!