Baztango Geroa Baik Bake Epaitegia Elizondoko enparantzako udal eraikinera eramatea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko uzt. 12a, 00:00

Baztango Geroa Baik bake-epaitegia Elizondoko enparantzako udal eraikinera eramatea proposatu du, gaur egun dagoen eraikinak ez baititu beharrezko segurtasun eta kalitate bermeak ematen. “Enparantzako eraikina zerbitzu ugari emateko prestatu zen, bake-epaitegia beste batzuen artean”, adierazi du udal taldeak.

Baztango Geroa Baik gogorarazi du bake-epaitegia segurtasun baldintzak betetzen ez dituen eraikin batean kokatzeko erabakia gobernu taldeak hartu zuela aurreko legegintzaldian eta aurten erabaki hori berre horretan jarraitzen duela.

“Azken udalbatzan proposamen bat aurkeztu zen bake-epaitegia Forunzaingoaren antzinako bulegora eramateko. Aurka bozkatu genuen ez deritzogulako arrazoizkoa lokal horiek egokitzea, Udalarenak ez baitira, hutsik dauden beste udal eraikinak ditugunean. Gainera, bake-epaitegia Udalaren inguruetatik deslokalizatzea akatsa dela uste dugu bai eta bizilagunentzako kaltea ere, kasu askotan gestio bakarra egiteko mugitzeko beharra edukiko bailukete”, azaldu du Baztango Geroa Baik.

Udal taldearen aburuz, proposamen hau Udalbatzara iristeak “agerian uzten du gaur egun Udalak ez duela bere zerbitzu guztiak eskaintzeko adina toki”. “Beharrezkoa da Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak enparantzako udal eraikinera hedatzea, bere garaian helburu horretarako eraiki baitzen, eta Baztango Geroa Baitik uste dugu ezin dezakegula denbora gehiago pasatzen utzi hura egokitu gabe”, amaitu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!