Geroa Baik Nafarroa barneratzaile eta sentsibilitate guztiekiko begirunetsu baten aldeko bere konpromisoa agertu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 12a, 00:00

Abenduaren 3an Nafarroaren eguna bai eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugunez, Geroa Baik Nafarroa barneratzaile eta bertan bizi diren sentsibilitate guztiekiko begirunetsu baten aldeko bere konpromisoa agertu du. “Geroa Bairen iritziz Nafarroaren aniztasunak eta bertan bizi diren sentsibilitate ezberdinenek batu egiten dute, inoiz ez murriztu”, adierazi du.

Halaber, Geroa Baik gogorarazi du beti aldarrikatu duela Nafarroa “subjektu politiko moduan eta ez objektu moduan” aitortu dadila, eta nafar hiritarrak bere etorkizunaren jabe bakarrak izan daitezenaren alde agertu da. “Bere nortasuna askatasunez, inolako inposaketarik gabe bizitzeko nafarren eskubidea defendatzen dugu, Nafarroa subjektu politiko moduan errespetatuz eta nafar guztiak errespetatuz, den denak, bazterkeriarik gabe”, ziurtatu du koalizioak.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Geroa Bairen iritziz “poztekoa da aurten lehen aldiz Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak jardunaldi honekin bat egitea, 1949 urtea ez geroztik ospatzen baitzen”. Koalizioak gainera UPN eta PPren “nortasun obsesioak” gai honen inguruan bakarrik geratu izana deitoratu du.

Horrela, Geroa Baik “tamalez” hartu du UPN eta PPk “lingua navarrorum, nafar guztion ondarea den hizkuntza alegia, aurka egiteko eta sumintzeko erabiltzea”. “UPN eta PPk, behin berriro ere, jardunaldi honetan batzuk besteen aurka jartzea bilatu dute, horretarako arrazoirik ez dagoen arren. Euskararen Nazioarteko Egunak Nafarroaren Eguna aberasten du, eta hiritargoa sobera heldua da ospakizun baztertzaileak ez direla ulertzeko, baizik eta bietan parte har dezaketela”, adierazi du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!