Geroa Bairen iritziz gaur arratsaldeak Gobernuak iragarritakoa, pentsioen funtsetik 9.500 milioiren erretiratzea alegia ordain arrunta eta Eguberrietako ez ohiko ordainsariari aurre egiteko, berri tamalgarria da eta ongizate-estatua deiturikoa erasotzen du. Koalizioak ohartarazi duenez PPk urteak daramatza pentsioen funtsa xahutuz eta, horrela, “PPk Ongizate-Estatuaren altxor handienetakoa den bat suntsitu du, pentsioen sistema publikoa alegia”.
Zentzu honetan, Geroa Baik gogorarazi du 2013an jada salatu zuela Jasangarritasun Faktorea eta Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Berbalorizazioa arautzen dituen Lege Proiektua onetsi zenean “pentsio sistema pribatizatzeko merkatuei ateak ireki zizkiola PPk”, eta ordutik hona, emandako pausoak bide berean izan dira.
“Behin eta berriro ohartarazi dugu PPk enplegu alorrean egin duen politika ezin okerragoak pentsioen eta Gizarte Segurantzaren sistemaren jarraitasuna arriskuan jartzen ari duela”, ziurtatu du Geroa Baik. “Askotan esan dugu gaizki ordaindutako lanekin eta lan ezegonkor, denboraldiko eta denbora erdikoekin, Lan Erreformari esker ahalbidetu direnak, ezin izango dela Gizarte Segurantza sistema bat eta pentsioak jasangarriak izan ahal izateko kotizazio maila nahikoa lortzea”, gaineratu du.
Geroa Baik, beti egin duen moduan, Gizarte Segurantzaren eta langabezia prestazio eta diru-laguntzen kudeaketa ekonomikoaren transferentzia eskatu du berriro, Foruaren Hobeagotzean jasotzen den gaia alegia. Zentzu honetan, koalizioak UPNrik eskatu dio Rajoyren Gobernuaren politika zentralistetatik aldendu dadila eta Foruaren Hobeagotzearen garapenaren alde egin dezan, bere eskumenen artetik, besteak beste, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa azkenean gure egiteko.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.