Geroa Baik bortizkeria matxista adierazpen guztiak gaitzesten ditu eta A25-eko mobilizazioetan egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko aza. 24a, 00:00

Bihar izango de Emakumeen aurkako bortizkeria deuseztatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Geroa Baik emakumeen aurkako bortizkeria adierazpen guztiak eta dimentsio orotan gaitzesten ditu. Koalizioa ere mobilizazioetan eta antolatutako ekitaldietan egongo da eta hiritarrak haietan parte hartzera animatzen ditu.

“Zoritxarrez, emakumeen aurkako bortizkeria adierazpenak salatzen, gaitzesten eta arbuiatzen jarraitu behar dugu, jendarte demokratiko batean onartezinak diren ekintzak baitira eta tolerantzia zero jarrerarekin bakarrik egingo diegu aurre”, azpimarratu du.

Geroa Baik bere egiten du gainera ‘Genero bortizkeriaren aurkako Udalak’ plataformak sortutako kanpainaren leloa, ‘Emakumeenganako bortizkeriaren aurka inplikaturik dagoen hiritargo baten alde’. Zentzu honetan iritzi du “beharrezkoa dela sentsibilitate soziala lantzea bai eta berdintasunean, berdintasun baloreetan eta balore demokratikoetan hezkuntza lantzea ere, emakumeenganako bortizkeriarekin amaitzeko denok inplikatu behar dugulako gaitz honen aurkako borrokan, gizarte osoaren borroka baita”.

Horregatik, “adin txikienetatik berdintasun eta prebentzio politikak sustatzearen” alde egiten du, “arreta berezia jarriz gazte eta nerabeengan”, eta nahitaezkoa deritzo biktimen arretarako ekipo integralen sendotzea bezalako neurriekin aurrera jarraitzea edota harrera etxeak bezalako baliabide espezializatuen sustapena”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!