Geroa Baik Nafarroako Auzitegi Nagusiak Hezkutzako LEP dela eta egindako ebazena deitoratu du eta Gobernuak helegitea egitearen alde dago

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko aza. 11a, 00:00

Geroa Baik Nafarroako Auzitegi Nagusiak Hezkuntzan euskarazko 100 plazaren LEP-ren ebazpena deitoratu du bai eta adierazi “deigarria” egin zaiola Afapna sindikatuak plaza horiei bakarrik helegitea jarri izana, denak prozedimendu berdina jarraituz deituak izan baitira.

“Ezin uler dezakegu LEPren zati bat bakarrik bertan behera uztea, dena irizpide berberekin deitua izan denean, eta gainera UPNren aurreko gobernuek deitu izan zituzten modu berean”, ziurtatu du Geroa  Baik.

Koalizioak era positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak ebazpen hau inpugnatu izana eta bere plaza lortu duten pertsonak estutasun eta ezegonkortasun egoeran geratzeko  lanean aritzea. “Harritzekoa da Afapna sindikatuak, sindikatu den heinean langileen interesak zaintzen aritu beharko lukeenak, oposizioa merezita irabazi duten pertsonak buruan ez izatea”, ziurtatu du.

Geroa Baik gainera gogorarazi du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2 Salak euskara ezagutzea kontutan hartu beharreko balio moduan nabarmendu duela; zehazki Afapna sindikatuak jarritako helegite baten ebazpenean, esanez ez zegoela diskriminaziorik izangaiak Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan, gaztelania eta euskara alegia, aurkezteko aukera izatean. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!