Zizurko Udalak Aurrekontuen bidez Programa Akordioa betetzen jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko aza. 15a, 00:00

Zizur Nagusiko alkateak Programa Akordioa betetzen jarraituko du aurten Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra udal taldeek izenpetutako dokumentuan jasotzen diren hamar neurri baino gehiago betez. Horrela adierazi dute gaur Jon Gondán udalerriko alkateak (Geroa Bai) eta Ales Mimentza Ogasun zinegotziak (Geroa Bai).

2017rako Aurrekontuen Aurreproiektuan, 10.315.400 euroko gastu sabaia duena, berriak diren partida ugari daude bai eta inbertsioa handitzen duten beste batzuk ere, Zizur Nagusiko gobernu taldeko konpromisoak horrela betez.

“Aurreproiektu honek 2016an baino 19.300 euro gutxiago ditu diru sarreretan, espero genuena baino beherakada txikiagoa, plusbalioetan 250.000 euroko beherakada ICIO dela eta 220.000 euro gehiago aurreikusten baitira”, azaldu du Mimentzak.

Berriak diren partiden gainean, Gondán alkateak eta Mimentza zinegotziak toki garapenerako plan/diagnostiko baten burutzea nabarmendu dute (12.000 euro); mugikortasun plan bat landu (8.000 euro); Kultura Etxearen XXV urteurrena ospatzea (6.000 euro); coworking gune bat sortzeko ekipamendua (2.000 euro); Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa martxan jartzea (2.000 euro); edo euskara jardueren difusioa (2.000 euro).

Halaber, gora egiten duten partiden artean, trafiko seinaleak jartzea nabarmentzen da (4.000 eurotik 6.000 eurora); garapenerako laguntzak (10.000 eurotik 15.000 eurora); Musika Eskolaren mantentzea (1.000 eurotik 4.000 eurora); kirol instalazioen ekipamendua (7.000 eurora arte); Kirol Patronatuaren aurrekontua (10.700 euro gehiago, 167.000 euroraino) eta Kultura Patronatuarena (8.160 euro gehiago, 229.700 euroraino).

Udalak iragarri duenez gainera, herri partaidetzan aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin, datorren azaroaren 25ean batzar irekia egingo da aurrekontuen aurkezpen publikoa egiteko, Udalaren egoera ekonomikoa aztertzeko eta Aurrekontu Partehartzaileen gaineko debatea hasiko da. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!