Iruñeko Geroa Baik gaur ziurtatu duenez Mola eta Sanjurjo hobitik ateraz, erakundeek 1936ko biktimekiko zuten “konpromiso historiko eta etikoa” betetzen da. “Kolpe faxistaren biktimen oroimenerako, ordainerako eta justiziarentzako beharrezko pausoa zen”, baloratu du udal taldeak.
Koalizioaren iritziz, “biktima horiek urte luzez ahaztu ondoren, pairatu zuten bidegabekeria aitortzeko eta ordaintzeko beharrezko pausoak ematen ari dira, bai eta berriro inoiz bigarren mailako biktima ez sentitzeko”.
Udal taldeak bere poza agertu du horrela Oroimen Historikorako Legea betetzeko pausoak ematen ari direla; lege hori, 2013an onartu zen arren, UPNren gobernuek ez zuten bete ez Udalean ez eta Nafarroako Gobernuan ere.
“Oso positiboki baloratzen dugu gainera zentzu honetan Bake eta Bizikidetzarako Zuzendaritza Nagusitik egiten ari den lana, biktima guztien arreta eta ordain pertsonalizatua egiten duten politika publikoekin, bai eta oroimenaren tokien errolda eginez edota Nafarroako herri ezberdinetan hobien errolda”, amaitu du Iruñeko Geroa Baik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.