Iruñeko Geroa Baik Caparroso txaletaren lagatzea bertan behera uztez eskatu du "lege hauste larria" dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ira. 11a, 00:00

Iruñeko Geroa Baik deklarazio bat aurkeztu du Presidentzia Batzordean eztabaidatu eta bozka dadin, Astindu elkarteari Caparroso txaletaren lagatzea bertan behera uzteko araudiaren “lege hauste larria” dela eta, Iruñeko Udalak pasa den irailaren 6ean ireki zuen espedientea ikertu ondoren.

“Eraikina ixtea proposatzen dugu, bere segurtasuna bere onera ekartzeko, kontrol teknikorik gabe eta udal lizentziarik gabe lanak egin ondoren”, adierazi du Geroa Bairen udal taldeak aurkeztutako deklarazioan. Iruñeko Geroa Baik eraikina dotazio espazio moduan bihur dadila proposatu du ere.

Ildo honetan, koalizioaren udal taldeak Caparroso txaletaren lagatzea egiteko lehiaketa publiko bat egitea eskatzen du, horretarako landuko den plegua oinarri hartuz aurkeztu nahi duen gazte ekintzako proiektu orori irekia.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!