OKDiario-k egindako salaketa faltsu bat zuzentzera behartu du Geroa Baik komunikabide digitala

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko mar. 11a, 00:00

Pasa den urriaren 18an OKDiario komunikabide digitalak artikulu bat argitaratu zuen zera adieraziz: “PSOEek Podemosen udal bateratzearekin eta Geroa Baiko ETAzaleekin batera sinatu du Altsasun poliziaren presentziari gaitzespena, udalerriko taberna batean bi guardia zibilek eta haien bikoteek jasandako eraso basatia gertatu ondoren”.

Berehala, koalizioak komunikabide digital horren zuzendariari zuzenketa idazki bat bidali zion Zuzenketa Eskubidea arautzen duen martxoaren 26ko 2/1984 Lege Organikoaren 2. artikuluaren eta harekin bat datozenekin bat; eta osorik agertzen dugu:

“1)      Geroa Bai alderdi koalizio bat da, 2011ko irailean sortua, EAJ/PNV eta Atarrabia Taldea alderdi politikoek bai eta Zabaltzen Elkarteak osaturik.

2)        Bere sorreratik, eta pertsona guztien giza eskubide, eskubide zibil eta eskubide politikoen defentsarekiko konpromisoari helduz, Geroa Baik beti gaitzetsi eta arbuiatu du, inolako aringarririk gabe, ETA taldearen jarduera terrorista, edozein babes edo justifikazio etiko edo politiko ukatuz.

3)        Horrela, zeharo faltsua da Geroa Bai ETAzalea den koalizioa dela esatea; ziurtapen hori, Informazio eskubidean, espainiar Konstituzioaren arabera, eskatu beharreko informazio egiati eta kontrastatuaren kanonaren aurkakoa da”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!