Geroa Baik bihar Bardeetan egingo diren maniobra militarrak arbuiatu ditu, su errealarekin egiten diren ariketa hauek geldiaraztea eskatu du berriro, bai eta tiro eremuaren desegitea, eremua Erreserba Natural batean kokaturik dagoela gogoraraziz.
“Nafarroako Parlamentuko gehiengoa, herritarren gehiengoa ordezkatuz, Bardeetako tiro eremuaren aurka agertu da hamaika bat alditan”, adierazi du Geroa Baik, eta ziurtatu du instalazio militarrak herritar zibilak arriskuan jartzen dituela, iaz gertatu zen moduan, turista batek zauri arinak izan zituenean maniobra militarren baitan bala baten ondorioz.
Koalizioaren aburuz, beharrezkoa da Bardeak diren Erreserba Naturalaren erabilera turistikoa sustatzeko lan egitea, aberastasun natural, paisajistiko eta kultural handia duen tokia den heinean, bai eta gaur egun armadarekin dagoen kontratuari alternatiba bat bilatzea.
“Maniobra militar hauen gainean, erabiliko den armamentuari buruz eta horrek dakartzan arriskuen gainean dagoen informazio falta kritikatu nahi dugu ere”, amaitu du Geroa Baik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.