Gazteok Bai LOMCE legearen eta PP-ren murrizketen aurkako manifestaldiarekin bat egiten du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 25a, 00:00

Gazteok Bai, Geroa Baiko gazte erakundeak bat egin du PPren murrizketen eta LOMCE legearen aurka bihar 18.00etan deitu den manifestaldiarekin, Hezkuntza Departamentutik abiatuko dena, eta Nafarroako gazteria bertan parte hartzera animatzen du.

Gazteok Bairen iritziz LOMCE legea “PPren estilo gordinean” egindako legea da, modu bakartian eta sektarioz egindakoa, gainontzekoen iritzia zapalduz eta hezkuntza lege orok izan beharko lukeen beharrezko adostasuna kontutan hartu gabe. “Ezin ahaztu dezakegu ere UPNk abstentziora jo zuela lege honen bozketan, Madrilen PPren politikei jarraiki ohikoa den moduan”, gaineratu du Gazteok Baik.

Geroa Baiko gazte erakundeak azaldu duenez LOMCE legea “aukera berdintasunaren eta hezkuntza kalitatearen aurkako eraso argia” da, eta gaineratu duenez “Komunitate Autonomoen eta, zehazki, Nafarroako autogobernuaren eskumenak erasotzen ditu hizkuntza antolakuntzaren alorrean”. 

Gazteok Baik beharrezkotzat jotzen du agente guztien adostasunarekin egindako hezkuntza lege berri bat, Estatuaren akonfesionaltasuna aitortuz bai eta kultura eta hizkuntza aniztasuna ere. “Zentzugabekeria da gobernu berri bat dagoen bakoitzean hezkuntza legea bere nahieran aldatzea. Beharrezkoa da alderdikoia ez den lege bat, agente guztien adostasunetik abiatuz”, amaitu du Gazteok Bai.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!