Geroa Bairen Parlamentu Taldeak Garapen Ekonomikorako kontseilari Manu Ayerdiren agerraldia eskatu du, Irurtzunen antzinako INASA Foil enpresaren instalazioetan eskualde mailako industrialde bat sortzeko proiektua Nafarroako Parlamentuan azal dezan. Koalizioak balioetsi du “Gobernuak eskualdeetan aukera ekonomiko eta industrialak sortzeko lanean jarraitzen duela, Nafarroako lurralde kohesioa sendotuz gainera”. “Zeregin garrantzitsu bat, bereziki Sakana bezalako eskualdeetan, Nafarroan langabezia gehien erregistratzen duen bat”. “Enpresa berrien ezartzea eta, hortaz, eskualdean lanpostu berrien ezarpena sustatuko duen neurri bat”.
Bestalde, Geroa Baik Landa Garapenerako kontseilari Isabel Elizalderen agerraldia eskatu du ere, honek, LURSAREA Jasangarritasunaren Nafarroako Agentziak garatuko duen lana azal dezan. Aurki aurkeztu den proiektua da eta toki garapen jasangarrian inplikaturik dauden agente sozial eta erakundeak dinamizatzea du helburu. Geroa Baitik nabarmendu denez, “proiektu honek Gobernuaren eta eskualdeen arteko zeharkakotasuna eta lankidetza areagotuko du amankomuneko proiektu eta lan ildoekin”.
Enpleguaren sorkuntzari eta jasangarritasunari loturiko bi ekimen hauek “landa garapenaren aldeko apustu argia erakusten dute eta azken finean Nafarroako lurralde kohesioaren aldekoa”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.