Geroa Baik Nafarroa Oinezen parte hartzera eta euskara hizkuntza propio moduan defendatzera animatu ditu herritarrak

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 15a, 00:00

Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek bihar Vianan egingo den Nafarroa Oinezen parte hartzera animatu ditu nafar herritarrak Geroa Baik, bai eta bi ikastolek egin duten moduan, euskara hizkuntza propio moduan defendatzera ere.

Koalizioaren iritziz, aukeratu den leloa (‘Hartu, Tenka, Tira!’) bai eta bi ikastolek batera euskararen festa hau antolatzen duten lehen aldia izatea, “denon lana, amankomuneko lana, euskararen alde elkarrekin egiteko beharrezkoa denaren” adibidea da.

Geroa Baik gogorarazi du euskara Nafarroako hizkuntza propioa dela eta, hortaz, nafar guztien ondarea, “haien ideologia, sentitzen duten nortasuna eta bizi diren hizkuntza eremua dena delakoa ere”. “Funtsezkoa da Nafarroan euskararekiko harrotasuna berreskuratzea, euskara aberastasun moduan ulertzeko harrotasuna”, adierazi du koalizioak. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!