2017-2019 TAP-ak dakarren lurralde oreka handiagoa nabarmendu du Unai Hualdek

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 15a, 00:00

Unai Hualde Landa Garapenerako, Ingurumen eta Toki Administraritzarako Geroa Bairen eledunak Geroa Baiko hautetsiekin egin den lan saio batean nabarmendu duenez, 2017-2019 Toki Azpiegitura Planak lurralde oreka handiagoa dakar.

Ekitaldian Eguesibarko, Burlatako eta Auritzeko alkateak, Iruñeko, Zizur Nagusiko, Atarrabiako, Antsoaingo, Berriozarreko, Ribaforadako eta Uharteko zinegotziak bai eta foru parlamentariak egon dira, eta plan honen inguruan eman diren pausoak, bere etorkizuneko garapena eta inbertsio hauek eskuratzeko beharrezko dokumentuak eta epeak eman zaizkie aditzera.

“TAP, 100 milioi euro dituena, UPNk aurreko legegintzaldian inbertitu zuena baino 7,6 milioi euro gehiago ditu urtean, agerian utziz Gobernu honen zinez baduela toki erakundeekiko kezka”, balioetsi du Hualdek, azpimarratuz ere Foru Lege honetan herritar gutxien dituzten landa udalerrietako inbertsioak lehenesten direla.

“Bai Gobernuak bai eta hura sostengatzen dugun lau indarrek badakigu Nafarroan lurralde desoreka dagoela, eta hortaz, plan honek bere sorreran duen filosofia, Foru Komunitateko landa eskualdeak edo eskualde deprimituak mesedetzean datza, toki erakunde txikienetan eta dispertsio geografiko handiena dutenetan inbertsioak lehenetsiz”, azpimarratu du Hualdek.

Landa Garapenerako, Ingurumenerako eta Toki Administraritzarako Geroa Bairen eledunak balioetsi duenez, plan honen onarpenarekin Programa Akordioan proposaturiko bi helburu betetzen dira jada, “aurreko planean proposaturiko baina UPNk burutu ez zituen inbertsioen ixtea; eta Toki Maparen erreforma eztabaidatzen den bitarterako plan iragankor baten onarpena”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!