Geroa Baik bi guardia zibilek Altsasun jasandako erasoa gaitzesi du eta zaurituekin bere elkartasuna agertu ere

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko urr. 15a, 00:00

Geroa Baik sakonki deitoratu eta gaitzesi du bart Altsasun Guardia Zibilaren teniente eta sargentuaren eta haien bikoteen aurkako erasoa, zaurituekin bere elkartasuna agertuz eta lehenbailen sendatze nahia agertu die.

“Gertaera hauek tamalgarriak dira, bidegabeak eta batzuek behin eta berriro heldu nahi dioten iragan triste batekoak”, adierazi du Geroa Baik. “Nafar gizartea bizikidetzaren alde dago eta gertaera biolento hauen kontra. Horregatik guztiagatik gertakari guzti hauek zeharo gaitzesten ditu”, gaineratu du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!