Geroa Baik datorren larunbatean 12.00etan Tuteran izango den Bardeetako tiro eremuaren aurkako manifestaldiarekin bat egin du, eta hiritarrak mobilizazioan parte hartzera animatu ditu toki hori Erreserba Natural moduan aldarrikatzeko bai eta toki horretan azken egunetan su errealarekin egin diren maniobra militarrekin lehenbailehen amaitzeko.
Koalizioak oroitarazi du, urrun joan gabe, pasa den urtean turista batek zauri arinak eduki zituela bala batekin maniobra militar batzuk martxan ziren bitartean, nahiz eta tiro eremutik kanpo segurua zela uste zen toki batean egon. “Instalazio militar honek hiritargo zibila arriskuan jartzen duenaren adibide bat da bai eta segurtasun protokoloen balioa zuzena ez denaren adibide bat ere”, azpimarratu du.
Geroa Bairen iritziz, segurtasun ezarekin batera, arrazoi ekologiko eta sozialak daude eremua bertan behera uztea arrazoitzeko. “Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak, herritarren ordezkariak alegia, behin baino gehiagotan agertu da tiro eremuaren kontra, eta oroitu beharra dago Erreserba Natural batean dagoela”, ziurtatu du koalizioak. “Beharrezkoa da Bardeak Erreserba Natural moduan era turistikoan erabiltzea sustatzea, Bardeetako Batzordeak beste diru sarrera bide batzuk eduki ditzan tiro eremua mantentzearen truke Estatutik jasotzen duena ordezkatzeko”, amaitu du Geroa Baik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.