Geroa Bairen iritziz Toki Azpiegituren Planari UPN-ren kritikek "alarma faltsua" besterik ez dute bilatzen

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ira. 22a, 00:00

Unai Hualde Toki Administrazioan Geroa Baiko eledunak arratsalde honetan esan duenez Toki Azpiegituren Plan berria dela eta UPNk gaur goizean egindako prentsaurrekoa denboraz eta tokiz kanpo dago eta alarma sortzea beste helbururik ez du, Gobernuak oraindik ez baitu proposamena Toki Erregimenerako Foru Batzordean aurkeztu ere egin.

Koalizioaren eledunaren iritziz “deigarria da UPNk, bere oinarrizko beharrak estaltzeko, urteetan zehar aurreko planetan toki erakundeei laguntzak murriztu ondoren, orain alarma sortzen saiatzea exekutiboa toki erakundeekin oraindik lanean jarraitzen duen gai batekin”.

Zentzu honetan, Hualdek “ongietorria” eman dio UPNri, “gure herrietako oinarrizko azpiegituretan inbertitzeko kezka iritsi baitzaie”, eta gogorarazi du aldaketaren Gobernua izan zela pasa den otsailean lege bat sustatu zuena, hari esker aurreko UPNren gobernuak udal eta kontzejuekin 2008tik konprometituriko lanen zati handi bat 2008an finantzatzen ari direlarik, UPNk inoiz egin ez baitzituen murrizketa urteen ondoren”.

Geroa Bairen parlamentariak ohartarazi duenez UPNk “ez du egia esaten Gobernuak urte honetarako udalak baliabiderik gabe uzten ari dituela dioenean, UPNk luzaturiko aurreko Toki Azpiegituren Planean (2009-2012) burutzeko geratzen ziren inbertsioak egiten ari baitira aurten”.

Halaber, Unai Hualdek gogorarazi du “toki erakundeekiko aldaketaren gobernuaren inplikazioa edozein zalantzatik kanpo dagoela eta horrela frogatzen da programa akordioan. Zuzenagoa eta tokiko beharrizanei erantzuna emateko nahikoa den toki finantzaketa sistema berri bat adosteko lanean ari gara. Bitartean, eta murrizketa edo partidak bertan behera uztearen urteen eragina arintzeko, bitarteko TAP bat da planteatzen dena, bere bertsio ezberdinetan 100 milioi hartzen dituelarik datozen hiru urteetarako (2017-2019)”.

Hualderen arabera “normala da UPNk, bere kudeaketa ezkutatzeko, bere oraingo presidentea den Javier Esparzak arloko kontseilari zenean eduki ez zuen toki inbertsio grina agertzen saiatzea, eta toki erakundeen oinarrizko beharrizanetan legegintzaldi honetan inbertitzeko apustua egiten duen Gobernua erasotzea”. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!