Geroa Baik Fernández Díazek 1936ko biktimekiko duen errespetu eta sentiberatasun eza salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ira. 21a, 00:00

Mola eta Sanjurjoren hilotzak hobitik ateratzea dela eta Fernández Díaz jardunetako ministroak “batzuek Gerra Zibila 39 urte bukatu eta 40 urte edo ez dakit zenbat urte ondoren irabazi nahi dutela” esatea salatu du Geroa Baik, Nafarroan jazarpen frankista jasan zuten biktima guztiekiko errespetu eta sentiberatasun falta direla iritzi baitu Geroa Baik. 

Koalizioaren aburuz, Fernández Díazek biktimak isilarazi nahi ditu, “etorkizunera begiratzea” beharrezkoa dela dioenean, “banantzen gaituena ez begiratu, batzen gaituena bai ordea” gaineratuz. “Ministro jaunak dioen bezala etorkizunera begiratu nahi badugu, beharrezkoa izango da ordaintze, oroimen eta justizia politika aktiboak biktima guztiekin lantzea, orain arte ez PPren gobernuek Estatuan ez eta UPNren gobernuek Nafarroan egin ez dutena”, baloratu du Geroa Baik. 

Koalizioak, gainera, “lotsagarria” dela esan du jardunetako ministroa biktimekiko eta bakea eta elkarbizitza lantzea beste helbururik ez duten Oroimen Historikorako politikekiko PPren babesaagertzeko berriro ere ezgai izatea. “Fernández Díazen hitzek, Oroimen Historikoan eta biktima guztiekiko begirunean oraindik egiteko dagoen bide luzea frogatzen dute”, amaitu du Geroa Baik.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!