Koldo Martínezek dio UPN-k deribazio datuekin errealitatea faltsutzen duela berriro ere

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ira. 21a, 00:00

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentu taldeko eledunak gaur UPNko parlamentari Ganuza anderearen prentsa oharra ezagutu ondoren esan duenez, “UPNk, arguioen faltan, faltsutasunak hartu ditu berriro Gobernua kritikatzeko”. Eledunak ziurtatu du Osasun Kontseilariaren bidez Gobernua kritikatzeko, “UPN, errealitatea faltsutzeko itxarote zerrenden datuak manipulatzen saiatu zela leheniketa gaur Gobernu honek zentro pribatuetara egiten dituen deribazio gastuen datuak faltsutzen ditu amarru berberak erabiliz”.

“Faltsua da Osasun Sailak zentro pribatuetara deribazioak egiteko aurrekontuetan jarritakoa baino 8 milioi gehiago gastatu izana”, ziurtatu du Martínezek. Itxiera aurreikuspena 68 milioi baino pixka bat gehiagokoa da 2016ean, “baina aurreikuspen bat da. 8 milioi horiek ez dira gastatu. Kalkulu bat da, aurreikuspen bat, ez errealitatea”. 

Ziurra dena da, ordea, 2016 uztailaren 31an Prestazio eta Kontzertuetan, 2 kapituluan, kontzertuak, osasun garraioa eta zerbitzuen funtzionamenduari dagozkien beste gastuak barne dituena, 33.660.180 euro gastatu direla, hau da, aurreko urteko epealdi berean baino %5,71 gutxiago noiz metatutako gastua 35.697.581 eurokoa zen”, ziurtatu du Martínezek. 

Baita ere egia da “UPNri onartzea kostatu arren, uztailaren 31an, kontzertatutako osasun zentroekin fakturatutakoa dela eta, urtean metatutakoaren zenbatekoa 27,7 milioi eurokoa dela, 2015eko epealdi berean 27,8 milioi eurokoa zen bitartean, UPN gobernuan zegoenean alegia”. 

UPNk zabaldutako oharrean esaten da gainera “Nafarroako Unibertsitatea Klinikak bere ekarpena 2,7 milioi eurotan murriztu duela urte honetan daramagun epean”. Geroa Baiko eledunak dio “datu hau egia dela baina murrizketaren arrazoia iaz transplanteen metatutako gastua 6,2 milioi eurokoa izan zela da, aurten  4,4 milioi eurokoa delarik eta horretan ez Departamentuak ez eta Gobernuak ere ez dute ezer esaterik afera zeharo asistentziala baita eta egin beharreko transplante zenbatekoaren araberakoa”.

Martínezek, amaitzeko, UPN animatu du “errealitatea faltsutzearen kritika suntsikor erraza utz dezan, errealitatea ikus dezan eta kritika eraikitzailea egiten has dadin. Denok eskertuko diogu, bere boto emaile propioetatik hasita”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!