“UPNk Nafarroako Gobernua erasotzeko María Solanaren 2011ko txioak manipulatzea eta bortizkeriaren erabilera politikoki erabiltzea” deitoratu du, eta “bereizketarik egin gabe dimisioak eskatzeari utz diezaion eta oposizio arduratsu eta eraikiorra” egin dezan eskatu dio.
Koalizioaren iritziz “onartezina da María Solana Nafarroako Gobernuko eledunak edozein bortizkeria gaitzesten duela zalantzan jartzea”, eta gogorarazi du Geroa Baik orduan lehendakaria zen Yolanda Barcinak 2011ko urriaren 27 Mugitu kolektiboko hiru pertsonaren aldetik jasotako tarta erasoak zorrozki gaitzetsi zituela; Solanak Geroa Baiko kide zen heinean bere egin zuen gaitzespena.
“Onartezina da UPNren presidentea eta Parlamentuko lehen taldeko eledunak gezurra erabiltzea txio hau testuingurutik ateraz Gobernuari aipua zikintzeko. Benetako arrazoirik ez badu ez dezala gezurra erabili, politikan denak ez baitu balio, eta gauza larririk badago, hori hiritarrei gezurra esatea eta iruzurra egitea da, UPNk oposizioaren ardatz moduan tamalez egiten ari duena alegia”, baloratu du Geroa Baik.
Geroa Baik prest dago Nafarroako Gobernua kritikatu nahi duenak hala egiteko, “ziur baikaude akatsak egingo dituela”, baina “ezin onar dezakegu gezurra, manipulazioa eta ‘denak balio du’ erabiltzea Gobernua eta aldaketa modu honetan erasotzeko”.
Azkenik, koalizioak bere babesa agertu dio Gobernuko eledunari bere txioen manipulazio gaiztoaren ondorioz jasotzen ari dituen eraso bidegabeen aurrean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.