Geroa Baik gaur goizaldean Tuteran gertatutako Sigma Brakes enpresako langile baten heriotza deitoratu du, bai eta sendiari eta langileriari bere elkartasuna agertu.
Koalizioak gertatutakoa argitzeko ikerketa bat eskatu du berriro gertatzea ekiditeko eta enpresek Laneko Arriskuen Prebentziorako Legea bete dezaten eskatu die.
“Lan Erreforma bertan behera uztearekin batea, beharrezkoa da kalitatezko enpleguaren alde egitea, langile askok pairatzen duten prekarietatearekin eta ezegonkortasunarekin amaituz”, ziurtatu du Geroa Baik, gaineratuz “gure kezka handiena kalitatezko enplegua sortzea da, istripu hauek ahal den heinean ekiditeko”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.