Geroa Baiko Oroimen eta Elkarbizitza lan taldeak oso modu positiboan baloratzen du Iruñeko Udalak Emilio Mola eta José Sanjurjoren gorpuzkian hilobitik ateratzeko prozesua martxan jarri izanagatik, Eroritakoen Monumentuko kriptan ehortziak.
Koalizioaren iritziz, bi generalek 1936 burutu zuten kolpe faxistaren biktimen oroimenerako, ordainerako eta justiziarentzako beharrezko pausua da. “Poztekoa da biktimen zati batekiko ahazte urteen ondoren, azkenik Nafarroak hainbeste behar duen elkarbizitzaren bidetik ibiltzea”, baloratu dute lan taldeko kideek.
Halaber, gogorarazi dite Iruñeko Udala monumentu honen jabea dela 1998tik eta orain arte intsumiso izan dela Oroimen Historikoaren Legearekin. “Iruñean eta Nafarroan aldaketari esker azkenean legea bete ahal izango da”, gaineratu dute.
Azkenik, Geroa Baiko Oroimen eta Elkarizitza lan taldeak esan du Nafarroako Gobernua, espazio belikoak edo bortizkeriak markaturikoak (Erorien Monumentua barne) oroimenerako eta elkarbizitzarako toki bilakatzeko Europako proiektu batean lanean ari dela jada, eta espero du bai Foru Exekutibotik bai eta Iruñeko Udaletik ere bide honetan elkar lanean jarraitzea.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.