Geroa Baik deitoratu du aldaketa anitz eta aurrerakoiaren Nafarroak Mariano Rajoyren inbestidura debatean ahotsik eduki ez izana eta ziurtatu du faltan izan dela Pedro Sánchezek edo Pablo Iglesiasek Nafarroaren agenda mahai gainean jartzea.
Koalizioaren aburuz, debateak Rajoyren eta PPren akordiorako eta elkarrizketarako gaitasun eza utzi du agerian, parlamentu arrabola erabiltzera ohituagoak eta itunaren kultura politiko urriarekin.
Geroa Baik gainera kritikatu du debatean zehar PPren Gobernuak legegintzaldian zehar jardun dituen politika berzentralizatzaileetan sakondu dela, Nafarroaren eta bere autogobernuaren berezitasunak kontutan izan gabe.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.