Geroa Baik dio abuztuko langabezia datuak joera positiboa iragartzen dutela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko ots. 9a, 00:00

Geroa Baik dio abuztuko enpleguaren datuak, 707 pertsonaren jaitsierarekin, positiboak direla eta joera bat iragartzen dutela: “Nafarroak 38.899 pertsona ditu langabezian, hortaz 39.000tik behera gaude, 2009 amaieratik jaisten ez zen zifra”.

Hala ere, koalizioak uste du “oraindik gai asko daudela hobetzeko enplegu alorrean eta egungo Nafarroako Gobernuaren lehentasuna izaten jarraitu behar du”. Zentzu honetan, Geroa Baik gogorarazi du Enplegu Planarekin egiten ari den lana, hemendik gutxira aditzera emango dena, “langabezia zifrak jaisten jarraitzeko balioko duela espero dugu bai eta lanpostu berriak sortzeko ere”.

Azkenik, koalizioaren nahia da enpleguaren kalitatearen hobetzearen alde lan egitea, bai eta daturik okerrenak aurkezten dituen herritan sektoreen alde, hala nola emakumeak, gazteak eta 45 urtetik gorakoak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!