Geroa Baik PP eta C’s-en arteko ituna Nafarroarentzako berri txarra dela esan du, birzentralizatzailea delako eta foru autogobernua murrizten duelako

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abu. 29a, 00:00

Geroa Baik ohartarazi duenez “PP eta C`s-en arteko ituna berri txarra da Nafarroarentzako Mariano Rajoy presidente denetik bultzatu duen birzentralizazioa sendotzen duelako eta foru autogobernuarentzako murrizketa garrantzitsua baita”.

Halaber, akordio honek Kongresuan botoen gehiengoa ez lortzea nahi du koalizioak, “defizit publikoaren gaineko kontrola areagotzea bezalako neurriak edo komunitate autonomoei lagatutako zergak harmonizatzeko aukera Nafarroari eta gure zerga erregimena erabakitzeko gaitasunari eraso zuzena baita”.

Zentzu honetan, Geroa Baik gogorarazi du denborak ematen eta kentzen duela arrazoia eta “askotan esan dugun moduan, Nafarroaren zerga erregimen propioa deuseztatu nahi duen Ciudadanos bezalako alderdi batekin edozein itun berri ezin txarragoa da”. Koalizioak oroitarazi du UPN izan dela, bere presidente Javier Esparzaren bitartez, Albert Riveraren alderdiarekin akordioetara iristearen aldeko apustua egin duena behin baino gehiagotan.

Azkenik, koalizioak espero du Mariano Rajoyren inbestidura saioan nafar diputatu bakar batek ere babestea atzo aukeztutako ituna eta UPNri eskatzen diogun hitzetatik ekintzetara pasa dadila PPrekin bere akordioa apurtuz Nafarroaren autogobernua murriztea bilatzen baitu. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!