Nafarroatik karabana solidarioaren hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko abu. 18a, 00:00

Hamar egun iraun dituen “bidai” berezi honetan hamaika gauza ikusi ditugu. Hainbertze, -eta hauetariko batzuk, ustekabekoak eta krudelak-, bidai honetatik inoiz itzuliko ez garela onartu behar dugula. Gure herrira itzuli gara eta sortutako harremanek bertan jarrai dezagun bultzatzen gaituzte. Lurralde europarrean bizi eta mugitzen uzten digun hautatu gabeko nazionalitatea dugu, hala ere, migratzaileentzako eta errefuxiatuentzako zentroetan eta muga grekoetan egon nahi dugu elkartasuna eta elkarrekiko babesa biziz. Gure herrira itzuli gara jada, baina gure herria beste herrietako pertsonak onartzen ez dituen Europar Batasunetik eta Espainiatik at egotea nahi dugu.

 

Hamar egun izan dira bidaia eta Thessalonikin burututako “No Border Camp”-en, Europar Batasunaren migrazio politikak salatzea helburu zuen akanpalekuan. Greziako egoera hautatu genuen, bertan politika hauen ondorio kaltegarrienak islatzen direlako, beti ere, espainiako hegoaldeko muga kriminala atzendu gabe. Aurretik ere barneratze zentro, CIES eta kanpo militarizatuen inguruan aditu genuelako. Baita errefuxiatuen akanpaleku ezberdinen husteaz. Era berean, gure ekintza elkartasunezkoa izan da eta bertan borrokan dabiltzan kolektiboekin elkarlanean aritu gara. Ziragarria izan da elkartasun grekoa eta autogestioa martxan ikustea!

 

Gauzak horrela, xede horiekin, Euskal Herriko ehun eta hogeita hiru pertsona Bartzelonatik uztailaren 16an abiatu ginen,  “Mugak zabalduz” lelopean Estatuko Karabanarekin batuz.

 

Balantzearen lehenbiziko hausnarketa irten aurretik egina zegoen. Eta pozgarria zen. Estatu osoko 250 pertsona inguru, ia erdia Euskal Herritik abiatzen ginen. Eta prestakuntza esfortzuan, lagun askoren elkartasuna eta babesa jasotzen genuen, baita babes ekonomikoa. Joan ez zintezkeen pertsonak Iruñean geratuko ziren gure bidaia jarraituz eta gure ekintzei oihartzuna emanez. Agurtze ekitaldian udaletxeak karabanaren harrera ofiziala egin zuen eta alkatea kalean agurtzera batzea keinu sinboliko garrantzitsua izan zen.

           

Joateko bidaia luzea izan zen. Edozein borrokalarik horrelako igarotzean izan beharreko pazientzia eta antolatzeko gaitasuna frogan jarri zuen. Harrera lekuetan itxoiten gintuzten: Bartzelona eta Milanen. Eta bidean zehar gure estrategiak prestatzen eta elkarbanatzen genituen. Nabaria zen ekintzak sortzen zuen begikortasuna. Bartzelonako alkatesaren harrera eta enpatia keinu aipagarria izan zen ere.

 

Hau ere genozidioa da

 

Manifestazio askotan oihukatutako kontsigna da. Grezian ikus daitekeena eta ezkutaturiko informazioaren atzean dagoenetik susmatu eta imajinatu dezakeguna laburbiltzen du "hau ere genozidioa da" esaldiak. Lurralde grekoen barnean blokeaturik dauden pertsona errefuxiatuak eta migratzaileak bistaratzea izan da ekintza guztien helburu garrantzitsu bat. Toki ezberdinetan daude, baina guztiek komunean dutena mugitzeko eta beste herrialde batzuetara lekualdatzeko ezintasuna. Hainbertze aldiz salatu ondoren, Europar Batasuneko estatuek negoziatutako kupo minimo eta ikaragarri txikiak betetzen ez direla birgogoratzea alferrikakoa dirudi.

 

Indarrez salatu da ere migratzaile eta errefuxiatuen artean sorrarazi nahi duten banaketa. Hauek mailakatuz eta errefuxiatuek kupoetan sartzeko duten eskubide txiki eta eskasa lehenetsiz. Bestalde, Europar Batasunak Turkiarekin duen akordioa ere salatzen dugu. Interes geo-estrategiko hutsengatik gerrak babestu eta sustatu eta aliantza kriminalak sostengatzen dituzten bitartean, kalteturiko biztanleria Europar Batasunean apurka-apurka sartzea nahi dute, eskubiderik existitzen ez diren kontzentrazio esparruetan biziz.

           

Karabanak errefuxiatu eta migratzaileentzako hainbat zentro eta esparru      bisitatu zituen. Asaldagarria izan zen barneratze zentro “ofizialetan” ikusitakoa, ez baitziren segurtasun, osasun eta elikatze baldintza minimoak betetzen. Badirudi bizitza duina migratzaileentzat eta pertsona errefuxiatuentzat ez omen dela. Gobernuaren indar errepresiboek babestuak, espetxeratze zentro hutsak dira, eta noski, arau urratzerik burutu ez duten pertsonak giltzaperaturik dituztenak. Egoera hau gure inguruan dauden CIESetan eta kartzeletan sufritu egiten denarekin alderagarria da. Hauetan ere aldarria berdina da: barneratze zentroak itxi ditzagun! Askatasunaren ukapenaren egoera, prozedura ezta inolako epairik gabe, bizirauteko gutxieneko eskubideen urraketara batu egiten da. Etengabe emakumeek jasaten dituzten haien gorputzarekiko xantaiak eta eraso sexistak salatzen dituzte. Haurrak dituztenek egoera zailagoak jasan ditzakete.

           

Kostalde grekora iristeko “zortea” izan duten milaka pertsonen inguruan ari garela kontuan hartzekoa da. Bidean milaka pertsona hil egin dira ur Mediterraneoetan. Egun fosa komun handienetakoa bilakatu da hainbertze zibilizazioen erreferentzia izan den eta milaka urteko kulturek zeharkatu duten itsasoa. Atzerritartzat eta atzerriko kulturetakotzat hartzen dituzte haien herrialdetan AEBko, Frantziako, espainiar Estatuko armadek bai eta haien armada propioek setiatzen dituzten bitartean.

 

Mingarria izan zen errefuxiatutzat hartu dituzten pertsona ugari, blokeo eta barneratze bortxatuaren egoera pairatuta, haien herrialdetara itzultzea beste irtenbiderik ikusten ez zutelaz ohartzea. Gatazkak, gerrak, mota guztietako erasoen mehatxuak jasanda ere haien jatorrizko herrialdeak ziurragoak direla uste dute. Hau bai ez genuela espero.

 

Barneratze behartuko zentroen inguruan bereak eta bi esan eta biziezintasun egoera soilik salatzeko aukera izan genuen arren, zentro okupatu eta autogestionatuen funtzionamenduak aho bete hortz utzi gintuen. Elkartasun internazionalistaren parte diren ehunka aktibistek babes egoeran dauden pertsonei harrera egiteari ekin diote planteamendu eta kudeaketa alternatiboen bidez. Zentro hauek errefuxiatuen egonaldia nola kudeatu daiteken modu praktikoan islatzen dute, lehenbiziko momentu dramatikoetan bederen, barneratze zentroen aurrean txanponaren beste aldea erakusten ziguten. Horregatik izanen da ez zutela zalantzarik izan Thessalonikiko akanpada akitu eta hiru zentro okupatu husteko. Eta burutzen duten huste bakoitzak beharturiko kaleratzea suposatzeaz gain, mota guztietako erasoak kontuan hartuz, bildutako material guztiaren konfiskatzea suposatzen du. Erabilgarri ziren sendagai eta jakiak nola lurperatzen ziren egiaztatu ahal izan dugu. Arropak ere konfiskatu zituzten. Modu honetan, pertsonak zentro eta akanpaleku militarretan sartzen dituzte haien biziraute bidaian gorde dituzten gauza gutxi horiek ere eramateko aukera eman gabe. Hauetako hustutze batean ehun atxilotu baino gehiago izan ziren. Hauen artean karabanako bi nafar. Momentu horretan bertan gertatutakoa salatzeko mobilizazioak martxan jarri ziren. Eta berriro ere, “elkartasuna ez da delitua” oihukatu behar izan genuen. 

 

Nahiz eta albistegietan kontatutako historia asko ezagutu, batzuetan, bertan egon eta honako eskubideen urraketa egiaztatzeak eta ikusteak gure barneak astindu ditu. Bai, ezagutzen genuena baina larriagoa da egoera.            Amorru eta haserre handia sentitu dugu. Amorru duina dela esaten omen da. Baina ez, hori baino askoz gehiago da. Gobernuen aurka enbaxadetan manifestatzea eragin zigun amorrua eta haserrea da –Alemaniakoan, Suitzakoan Txapartegi euskaldunarekin elkartasunean, Espainiakoan bere egoitza diplomatikoan harrera egitearen ezezkoaren aurrean. Borrokan bilakaturiko amorrua da, horrela, errefuxiatu egoeran dauden ehunka pertsonekin batera “migratzailearen harrotasuna” aldarrikatu genuen: “migratzea eskubide bat da, ez pribilegio bat.”

 

Aurrera begira: elkartasuna

 

Izaera politikoa duen eta gure gobernuen politikak salatzen dituen elkartasun aktibo eta kolektiboaren ideiatik abiatzen gara. Itzultzerakoan berretsi genituen ideiak dira honako hauek.

 

Errealitatera hurreratu nahi genuen antzemanez eta orain, gure historia kolektiboaren parte bilakatu da. Egunero pertsona hauek eta hauen egoera oroituko dugu.

 

Europar Batasunak aurrera eraman dituen migrazio politikak salatu nahi genituen eta oraintxe bertan, lurralde grekoan ematen dena. Egunero politika hauekiko gure ukatzea salatuko dugu, eta gure kasuan, hegoaldeko mugari espresuki aipamena eginez.

 

Gure elkartasun hurbilena adierazi, enpatian jardun, elkarrekin sentitu eta borrokatzeko emozioak sentitu nahi genituen. Orain geure borrokak haien borrokekin batu ditzakegu, haien aurpegi eta gaizki tratatutako gorputzak gogoan ditugu.

 

Itzuli eta ikusitakoa eta sentitutakoa kontatu nahi genizuen. Errefuxiaturik dauden pertsonekin baita migratzaileekin gure elkartasun sentimendua adierazi nahi dizuegu. Eta era berean, gure gobernuen politika nazkagarrien aurrean sentitutako gaitzespen sentimendua komunikatu nahi dizuegu. Atzerritartasun Legearen indargabetzea, CIESen eraispena eta mugen irekitzea eskatzen dugu beste behin.

           

Geure herriak guda zibilean eta diktadura garaian jasotako elkartasun internazionalista aurrera eraman nahi dugu. Eta bidai honetatik elkartasun proiektu, bizitza proiektu eta borroka komunekin indarberriturik itzuli gara.

           

Elkartasun lan kolektiboa egin nahi genuen, jende internazionalistarekin sareak eratuz, mugak gaindituz eta horretan gabiltza. Karabanan jarraitzen dugu, uztailaren 15ean hasitako bidaian murgildurik jarraitzen dugu eta ez dugu itzuli nahi etorri nahi duten pertsona guztiak gurekin egon arte. Haiek ez badaude, ez gaude guztiak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!