Geroa Baik Berbintzanako Udaletxeko balkoian dagoen Espainiako banderaren erretzea gaitzetsi du esanez “bortizkeriaren erabilera inoiz ez dela bidea”. Koalizioak ohartarazi du “ez zaigula egungo Ikurren Legea atsegin behin baino gehiagotan agertu dugun moduan baina edozein banderaren erretzea inoiz ez da bidea”.
Geroa Baik elkarrizketaren eta elkarbizitzaren alde egiten du eta, zentzu honetan, “ez dugu banderarik debekatu ez erre nahi”. Koalizioaren iritziz “ona litzateke Lege barneratzaileago bat onartzea, hiritar guztion ikur sentsibilitateak errespetatuz, egungo Legetik urrun, murriztailea baita”.
Azkenik, Geroa Bairen nahia da datozen hilabeteetan “Nafarroako Parlamentuan Ikurren Lege berri baten gaineko eztabaida lasai eta bare bat garatzeko aukera izatea”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.