Koldo Martínezek ziurtatu du UPNk berriro ere Osasunbideko errealitatea faltsutzen duela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko uzt. 28a, 00:00

Geroa Baiko bozeramaile Koldo Martínezek ziurtatu du UPNk behin berriro ere Osasunbideko errealitatea faltsutzen duela “Uxue Barkosen Gobernuarekin gaixoen kexuek 1.826tan gora egin dutela” salatu baitu.

 

Koalizioaren parlamentariak azaldu duenez “egia bada ere 2016ko lehen bost hilabeteetan 2015 urtearekin alderatuz UPNk “kexu” deitzen dituenenen, ez 1.826ko baizik eta 1.388ko hazkundea egon dela, hauen baitan benetan erreklamazioak, salaketak, kexuak, objekzioak bai eta gomendioak, eskaerak eta eskerrak daude ere, azken hauek UPNk intentzio osoz faltsutzen dituenak, Gaixoari Arretarako Bulegoak emandako datuak agertuz”.

 

Koldo Martínezek dioenez, “UPNk kexu monduan kontatu ditu eskerrak eta eskaerak eta, zehazki, azken hauen barruan, dokumentazio kliniko eskaerak, zeintzuk 5.322 izan dira urte honetako lehen bost hilabeteetan, hau da, 2015eko epe berdinarekin alderatuz 466 gehiago, orduan 4.856 izan baitziren”.

 

Geroa Baiko bozeramaileak ohartarazi du “aurten erregistratu diren gainerako 1.388 erreklamazio, salaketa, kexu, objekzio eta gomendioen artean, 438 mediku aldaketari dagokie. Geroa Baitik gogorarazi nahi dugu Nafarroan Osasunbideko erabiltzaileek mediku orokorra eta Lehen Arretarako mediku pediatra libreki aukeratzeko eskubidea dagoela eta mediku aldaketa hauek, hein batean, azken hilabeteetan Lehen Arretan gertaturiko akoplamenduen ondorioz izan daitezkeela”.

 

Azkenik, Geroa Baik deitoratu du UPNk berriro ere datu errealak manipulatzea nafar herritarren artean, haiek nahi duten eta arrazoirik gabe Uxue Barkosen Gobernuari egozten dioten katastrofe irudipena emateko, gure Komunitateko hiritarrak Gobernutik egiten ari den lanaren kontziente diren bitartean eta zehazki Osasun Sailetik, profesionalen lankidetzarekin osasungintza arretaren kalitate indize guztiak hobetzeko lanean ari baitira. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!