Geroa Baik Estatuari eskatu dio 1936ko biktimak eta haien familiak aitortzeko eta ordaintzeko pausoak eman ditzan

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2016ko uzt. 18a, 00:00

1936ko Estatu kolpearen 80 urteurrena den egun honetan, Geroa Baik jazarpen faxistan jasan zuten biktimen eta haien familien aitorpenaren eta ordainaren aldeko bere apustua aldarrikatu du berriro ere. “Nafarroan 1936ko biktima guztiak oroitzea beharrezkoa izaten jarraitzen du, ez baitzen gerra frente klasikorik egon baina 3.000 pertsona erail baitziren”, azpimarratu du koalizioak.

Geroa Bairen oroimen historikoaren ikuspuntuan, bortizkeria politikoak 1936tik egundaino sortutako biktima guztien oroimena barne eduki behar du, eta “bere minaren ordaina eta gaur egun epaitegietan, gizartean eta historian duten trataeran biktima batzuen eta besteen artean dauden desberdintasunak konpontzearen” aldeko apustua egin du.

Zentzu honetan, koalizioak Estatuko Gobernuari eskatu dio Oroimen Historikoaren Legea garatu eta hobetu dezan bai eta biktimen ordainerako aurrerapausoak eman ditzan, “ahazte urteei amaiera emateko eta biktimak lehen mailakoak edo bigarren mailakoak moduan sailkatzeari uzteko”.

Halaber, Geroa Baik positiboki baloratu ditu Uxue Barkosen Gobernuak alor honetan ematen ari dituen pausoak, Bakea, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia sortuz, oroimenaren tokien errolda bat landuz, hobien zerrenda bat, hobi-ateratzeak, sinbologia frankistaren kentzea edo gaur Twitteren martxan jarritako proiektua @1936_na kontuarekin, senitarteko eta elkarteek haien oroimena egunero gaurkotu ahal izateko kolpea eta 80 urte beranduago, beste ekimen batzuen artean. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!