Geroa Baik bere gaitzespena agertu du atzo gauean Nizan gertatutako atentatu terroristagatik bai eta bere babesa eta elkartasuna biktima guztiekin, haien senitartekoekin, eta Frantziako herri osoari. Koalizioak azpimarratu duenez eraso terrorista mota guztiak gaitzetsi eta arbuiatzen ditu, eta atentatu hau “askatasunari eta demokraziari eraso berri bat” dela azpimarratu du.
“Azken eraso hau Nizan izan da, baina eraso terroristak hiritargo osoaren aurka egiten dira, giza eskubideen aurka eta hiritargo zibil guztiaren aurka”, nabarmendu du Geroa Baik.
Koalizioak gogorarazi duenez, kontzientzia hartu behar dugu Europan babesa bilatzen dute errefuxiatuek izugarrikeria terrorista honetatik ihesi daudela, eta hiritarrei eskatu die ez dezaten kolektiborik estigmatizatu ekintza hauek direla eta, “bere fanatismoa ez beste ordezkatzen ez duten fanatikoen ekintzak baitira”.
Geroa Baik gainera, atentatu terrorista hau gaitzesteko eta biktima zein senitartekoei babesa agertzeko deitutako elkarretaratzeetara gehitu da, eta deialdia egiten du Nafarroako gizarteak elkarretaratze eta ekitaldi hauetan parte har dezan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.